🌿 Ongi etorri ARRASATEKO AZPIEGITURA BERDEA, KLIMA ETA ENERGIAREN PLANERAKO
partaidetza digitaleko orrira 🌱
Diagnostiko fasean gaude, eta helburua Arrasateko egungo egoera ezagutzea eta etorkizunari begira helburuak finkatzea da. Horretarako, galdetegi honen bidez, Arrasaten natura barneratzeko hainbat gai eta kontu batzuei buruz duzun iritzia jakin nahi dugu.
Partaidetza bost gai nagusiren inguruan egituratzen da: hiri zuhaitzak, berdeguneak, gune grisak, eraikinak eta ibaiak. Horietako bakoitzean, gaiari buruzko informazio labur bat emango dizugu, eta haren egungo egoerari buruzko galderak egingo dizkizugu, baita ere zure ustez etorkizunera begira izan beharko lukeen moduari buruzkoak.
Nahi dituzun gaietan parte har dezakezu, gehien interesatzen zaizunetik hasten. Partaidetza anonimoa da, hasieran galdera batzuk baino ez dizkizugu egingo, helburu estatistikoekin.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!